Hiru pertsona zauritu dira Enekurin izandako auto istripuan

Goizaldeko 1:30ean auto istripua izan da BI-604 errepidean, Enekuri gainan, Erandion, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gidariak kontrola galdu ostean, irauli eta galtzadaren erdian geratu da Audi A3 autoa. Denbora gutxira, beste bi ibilgailuk elkarren kontra jo dute iraulitako kotxea saihestu nahian. Ondorioz, 21 urteko bi gizonezko eta 45 urteko emakumezko bat Basurto eta Gurutzetako ospitaletara eraman dituzte. Hirurek zauri arinak dauzkate. Ertzaintzak Artxandara bideratu behar izan du trafikoa ondoko errepide batetik, Asuarako bidea moztuta gelditu dela. Goizeko 3:30ak aldera galtzada libre utzi dute. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun