"Independentistak!" leloa irakur zitekeen pankarta atzean, bost mila lagunek baino gehiagok zeharkatu dituzte Iruñeko kaleak, gaur arratsaldean. Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako jatorria duten euskal herritarrek eutsi diote horri, ekimenaren sustatzaileekin batera. Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez, azaroaren 6an biltzarra egingo du Independentistak sareak, bilgunea bera gorpuzten joateko asmoz. Txutxi Ariznabarreta bozeramaileak azpimarratu du Euskal Herriak independentzia nahi duela, "euskal herritarrak ere pertsona libreak" izan behar direla, "baina geuk lortu behar dugu independentzia". Horretarako, ezinbestekotzat jo du "sare berri hau" indartzen joatea. Datozen egunetan esango dute non izango den biltzarra. Diasporako kide horien mezu bat ere irakurri dute martxaren bukaeran; eta independentziaren bidean konpromisoak hartzeko dei egin dute. Argazkian, Independentistak sareko kideak gaurko manifestaziora deitzen / © Sopela.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!