Etzi, osteguna, "Los pulsos de la intransigencia: Lemoiz, Leitzaran, Itoitz" liburuaz hitz egingo dute Larrabasterrako Plaza Beltza herri kulturgunean. Ekitaldia arratsaldeko 7etan izango da, Juantxo Estebaranz idazlearen eskutik. Liburuan, tituluan agertzen diren hiru garapen proiektuei eta herri erantzunaren aurrean sortu ziren ingurumen gatazkez idatzi du Estebaranzek. Baina, garai horietako gertaera nagusiak bilakatuta, gatazka horiek eragile politikoen lehentasunak aldatzeko hartu zuten garrantzia azpimarratu egin du idazleak. Horren inguruan, Euskal Herriko mobilizazio eta militantzia ereduak aztertu ditu, horietan bertako sektore antikapitalistak egin duen ekarpenari arreta berezia jarriz. Normalean, azterketa orotan sektore hori baztertzen bada ere, horrelako gatazketan indarra hartu izan du, Estebaranzen aburuz. "Los pulsos de la intransigencia: Lemoiz, Leitzaran, Itoitz" liburua 2008an argitaratu zen. Argazkian, Juantxo Estebaranz / © Arteleku.