Frantzia eta Espainiako poliziek Uberka Bravo Corral (Irun, 27 urte) atxilotu zuten atzo, asteartea, Hendaian,
Askapenaren aurkako polizi operazioarekin lotuta. Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak irailaren 30ean eskatu zuen hura atzemateko, "Segiko kanpo harremanetarako arduradun gisa, nazioarteko taldeko kidea" dela argudiatuta. Irailaren 28an egin zuten Askapenaren kontrako polizia operazioa, erakunde hura "ETAren nazioarteko frontea" delakoan, eta zazpi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Bost kide espetxera bidali zituen Ruz epaileak bi egun beranduago: Walter Wendelin, Haritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta
Gabi Basañez algortarra. Ruben Sanchezi hamar mila euroko bermea jarri zion eta Itsaso Lekuonari bost mila eurokoa. Argazkian, Gabi Basañezen eta gainontzeko atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa Algortan.