Alboka ikastaroa emango dute Sopelako gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 13a, 02:41
Datorren hilabetean, azaroan, alboka ikastaroa abiatuko dute Sekeko gaztetxean, Gazte Asanblada Sopeloztarrak jakinarazi duenez. Astelehenero izango dira eskolak, 20:00etatik aurrera. Euskal musika tresna hori ezagutzeko eta ikasten jotzeko gogoa dutenek izena emateko aukera badaukate jada, sopelakoga[abildua]gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz. "Zure izen-abizenak eta kontakturako telefono bat adierazi eta 'Alboka tailerra' ipin ezazu mezuaren gaian. Ondoren, Gazte Asanblada harremanetan jarriko da zurekin", zehaztu dute tokiko neska-mutilek. Argazkian, Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun