Plentziako Udalak mila bana euroko diru-laguntza emango die itsas-hiribilduko bi ikasle saiatuenei. Beka jaso ahal izateko, interesdunek hiru urtez Plentzian erroldatua egon behar dute, baita Batxilergo edo Lanbide Heziketatik unibertsitatera joan nahi izatea ere. Aurkeztutakoen artean bi ikasle onenek jasoko dute laguntza. "Indarrean dagoen haztapen metodologiaren araberako nota hartuko da kontutan, hau da, unibertsitaterako sarrera nota ofiziala", udal iturriek azaldu dutenez. Bi ikasle edo gehiagoren notak berdinak izatekotan, udalerrian denbora gehien erroldatua daramanak lortuko du beka. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31era arte egongo da zabalik. Argazkian, Batxilergoko ikasleak Leioa eta Erandioko campusean / © EHU.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!