Daniel Merinok kontzertua eskainiko du bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 13a, 02:52

Tokiko pop-rock taldeei bultzada emateko asmoz, Getxo Zuzenean kontzertu zirkuitua antolatu du Udalak. Urrian, ostegunero izango dira musika emanaldiak tabernetan, 20:00etatik 22:00ak arte, sarrera doan. Hurrengo kontzertua bihar izango da, Daniel Merinoren eskutik, Itzubaltzeta / Romoko Trokazulo tabernan. El Veloz Murcielago Hindu musika taldeak 21ean joko du, Algortako Piper's taberna irlandarrean; eta ClaRisse izeneko bandak, 28an, Areetako El Comercio kafetegian. Ekimen horretan parte hartu nahi duten taberna guztiek Getxoko Kultur Etxearekin kontaktuan jarri beharko dira, beraiek aztertuko baitute emanaldietarako baldintzak betetzen dituzten ala ez. Bestalde, tokiko pop-rock taldeen errolda berria osatzen ari da Getxoko Udala. Argazkia: © Daniel Merino.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun