"Princesas" izenburuko pelikula eskainiz abiatuko du ostegun honetan, urriak 14, Zine Forum zikloa Berangoko Udalaren Berdintasun Arloak. Fernando Leon de Aranoa zuzendariaren film luzea 18:30ean proiektatuko dute, Berangoetako kultur etxeko ekitaldi aretoan. Hori bukatuta, eztabaida egingo dute bildutakoen artean. Aipatu zikloan hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean egiten dituzte gaikako proiekzioak. "Gaurkotasuna eta emakumeentzat interesa dute gaiei heltzea da asmoa. Besteak beste, generoen arteko ezberdintasunak eta tratu txarrak agerian izango dira aukeratutako pelikuletan", nabarmendu du Berangoko Udalaren Berdintasun arduradunak. Ane Miren Ayok gaineratu duenez, "amaierako eztabaida oso positiboa izan ohi da. Ideien bateratze-lana egiten laguntzen du, jarrera sexistak identifikatzen ikasi edota pertsona batzuek igarriko ez luketen tratu txar eta desberdintasun arrastoak antzematen lagunduz". Argazkia: cc-by Peliculas.info.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!