Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna gero eta gertuago dugula, autodefentsa ikastaroa antolatu dute
Uribe Kostako Mankomunitatearen Berdintasun Zerbitzuak eta
Berangoko Udalak. Eskolak urriaren 22an eta 23an izango dira, Santa Anako kultur etxean. Ostiralean, 16:00etatik 20:00etara egingo dituzte; eta larunbatean, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era. Izena eman nahi duten emakumezkoek 946 681 179 telefono zenbakira deitzea edo
berdintasuna[abildua]uribekosta.org helbide elektronikora idaztea besterik ez dute. Bitartean, Sopelako
Itzartu emakumeen elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu. Besteak beste, haurrentzako margogintza, sukaldaritza (Kurene txokoan), emakumeen historia eta barreterapia jorratuko dituzte, urrian zehar. Informazio gehiago jasotzeko, Itzartuk duen lokalera (Doctor Landa, 3) jo edo 946 765 595 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Algortan.