Indabadari buruzko batzar irekia egingo dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 13a, 19:44

Gutxi falta da jada hamaikagarren Indabada Mundialerako. Aurten, iaz bezala, Algortako Bihotz Alai plazan izango da, hilaren 30ean, larunbata. Joan den hilabetetik hona, Indabada batzordea astelehenero ibili da Getxoko Txorimalo gaztetxean babajana prestatzeko lanak egiten. Gauzak horrela, egunari azken ukituak emateko, etzi, ostirala, indabadari buruzko batzar irekia egingo dute bazkaria izango den tokian bertan. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute eta bertaratzeko deia luzatu diete auzokide guztiei Algortako Gazte Asanbladakoek. Argazkian, iaz lehenengo aldiz burutu zen Indabada Bihotz Alai plazan.

Iazko Indabada Mundialeko argazkiak:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun