Disko berria kaleratuko du Dale ke Aun Respira taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 13a, 20:10

2007an maketa bat grabatu eta uda osoan zehar azken ukituak eman ostean, MusikHerria diskoetxeko Dale ke Aun Respira (DAR) Uribe Kostako talde gazteak bere lehenengo diskoa kaleratuko du azaroaren 6an. Lau urteko ibilbidean hainbat talderen iturritik edan du aipatu seikoteak eta hori nabarmenki erakusten du CD berriak. Ska doinuetatik rock-punk doinuetara doan lana da eta, bertan, besteak beste, Fernando Reincidentes taldeko abeslaria eta baxularia eta Obrint Pas taldeko haizeak izan dituzte lagun. Diskoaren aurkezpenak azaroaren 6an eta 27an izango dira, Getxoko Txorimalo eta Laudioko gaztetxeetan, hurrenez hurren. Lehenengoan, sarrerarekin batera disko bana banatuko dutela jakinarazi dute taldekoek. Argazkian, Dale ke Aun Respira talde uribekostarra Lasan (Nafarroa Behea), 2009ko Gazte Martxan / cc-by Mugaz Muga.

Diskoaren aurrerapen spota:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun