Getxoko Udalak ia 59.000 euro banatuko ditu hainbat gizarte laguntzatan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 13a, 20:30

Getxoko Udalak 58.869 euro gehiago banatuko ditu hainbat gizarte laguntzen artean. Horietatik 50.386 euro gizarte-larrialdirako laguntzetan (GLL) emango ditu eta, gainontzekoa, 8.483 euro, aldizkakoak ez diren gizarte diru-laguntzetan (AEL). Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eta Udalak kudeatutako GLLak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira, gizarte-bazterkeria egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Bestalde, AELak, Udalak emandako laguntza ekonomikoak dira, berariazko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten Getxoko auzotarrentzat. Orain arte, aurten Udalak 531.138 euro banatu ditu 432 GLLen artean eta 42.345 euro 31 AELen artean. Argazkian, Urgull kalean dago Algortako Gizarte Zerbitzuen egoitza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun