AAMk gogoratu duenez, Beristain 2010eko martxoan ezkondu zen Meaux-Cahuconin-Neufmontiers espetxean bertan, "kartzelak horretarako eskatutako tramite guztiak egin ondoren". Emaztea Algortan bizi da, eta 2010eko irailaren 3an beraien alaba jaio zen. "Eta horrela erregistratuta dago Ikerren eta bere emaztearen familia liburuan", gaineratu du errepresioaren aurkako mugimenduak.
Frantziako espetxeetan bisitak aurrez-aurre egiten dira normalean, presoen eta bisitarien arteko kristalezko hesirik gabe. Hala ere, Frantziako espetxeetan ez dira bisita intimorik izaten. Horretara, presoek eta bisitariek elkarrekin direnean, "unean-uneko kartzelarien jokaeraren arabera, sexu-harremanak ere izaten dituzte inoiz bisita lekuetan".
AAMren aburuz, "Ikerren kasuan, behin zirriak egiten ibili zirelako 6 hilabete bisitarik gabeko zigorra ezarri zioten bere emazteari. Oraingoan, ordea, sexu-harremanak arauz kanpokoak direla eta, ezinezkoaren ondorioa izanik, ez diote alaba ikusten ere lagatzen, bere alaba dela ofizialki onartuta ere".
Meaux-Cahuconin-Neufmontiers espetxea Algortatik 974 kilometrotara dago.