Indabadaren izaera herrikoi eta parte-hartzailea arriskuan daude, eta beraz, Indabada bera ere, ezagutzen dugun moduan behintzat, arriskuan dago.
Ondorioz, Algortako Gazte Asanbladatik zuen inplikazioa eskatzen dugu, Indabadak urtetik urtera jende gehiago biltzen duelako eta esku gehiago behar direlako lan guztia aurrera eramateko.
Astelehenero, arratsaldeko sei t´erditan Indabada prestatzeko bilerak burutzen dira gaztetxean. Honez gain, urriak 15ean, arratsaldeko 7etan, Bihotz Alai plazara etortzeko deialdia luzatzen dizuegu, bertan burutuko den asanbladara, Indabadari buruzko asunto guztiak eztabaidatzera. Zuen ekarpena klabe izan daiteke!
Gora jai herrikoiak!