Ikasleek zabaldutako oharra:
Elkartasunak 9.000 euro!
35=9000 euro? Hori ez da posible! Ez da posible ere 35 gazteri 9.000 euroko isuna jarri izana; baina bai, errealitatea da. Soto del Real, Valdemoro, Aranjuez eta Estremera espetxeetan presoei elkartasuna adierazteagatik eta euren ikasteko eskubidea aldarrikatzeagatik, identifikatuak eta galdekatuak izan gara. Hori gutxi balitz, orain guztira 9.000 euroko isuna ordaintzera behartuak gaude.
Guzti honekin batera, euskal presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriekin eta muturreko egoerekin amaitzea, sakabanaketarekin bukatzea, preso gaixoen askatasuna eta ikasle presoen ikasteko eskubidea errespetatzea exijitzen dugu.
Azkenik, eskubide urraketa hauen aurrean eta Espainiar Estatuaren errepresio kolpe guzti hauen aurrean, kalera irteteko deia egiten dugu eta inoiz baino gehiago presoekiko elkartasuna adierazteko eta euren eskubideak errespetatuak izan daitezen ardurak hartzeko deia egiten dugu.
Gastu guzti hauen harira, "Elkartasunak 9.000 euro!" lelopean, urriaren 21ean Gasteizko gaztetxean egingo den elkartasun jaialdira joateko deia luzatzen dugu, egitaraua honakoa izango delarik: 19:30ean triki-bertso-poteoa Kutxitik zehar eta 20:30ean kontzertuak, Itziarren Semeak eta Anger taldeen laguntzarekin.