Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketak ostiralero eskainiko ditu Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 14a, 18:09

“Plazan alkartuko gara” lelopean abiatu zen pasa den igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bertan, eskualdeko zazpi bertsolari lehiatuko dira, tartean igandean Mungiako saioan aritu zen Itxaso Paya algortarra. Koska irratiak (FMko 108.0) zuzenean ez, baina aurrez grabatutako kanporaketen saioak eskainiko ditu, ostiraletan goizeko 11etan. Ostiral honetan, hilak 15, Oihana Bartra nagusitu zen Mungiako saioa izango da entzungai. 22an, berriz, Jone Uria Balmasedan entzuteko parada izango da. Eta horrela, astero. "Hortaz, badakizue, bertsozaleok: uhinetan ere alkartuko gara!", Koska irratiko lagunek adierazi dutenez. Argazkian, Itxaso Paya Mungiako saioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun