Bihar, ostirala, Getxoko 28. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira. Bi asteburuz luzatuko dira. Lehenengoan "Parrandan", "Ipuin lapurra" eta "Tira! Aurrera!" haurrentzako lanak ; "Diva di 'palo" gaueko kale-ikuskizuna eta "Cocidito madrileño 2" eta "Paren el mundo" helduentzako lanak antzeztuko dituzte. Tearto Teatro taldearen azken ikuskizunak, "Diva di palo" obrak, emango dio hasiera jardunaldiei bihar Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan, 21:30ean. Larunbatean, Algortako Tellagorri plazan, haurrek Deabru Beltzak taldeak antzeztutako "Parrandan" kale ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Egunari amaiera emateko, Areetako Andres Isasi musika eskolan, 20:00etan eta 22:30ean, "Cocidito madrileño 2" lana antzeztuko dute, orain dela hiru urte arrakasta handia lortu zuen ikuskizunaren bigarren zatia, hain zuzen ere. Argazkian, Simulacro antzerki talde getxotarra / © Getxoko Kultur Etxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!