Unai Basurko marinel portugaletetarrak gidatzen duen
Pakea Bizkaia itsasontzia etzidamu, igandean, helduko da Areetara, bi hilabeteko bidaiaren ostean. Pakea Bizkaiko lehorreko tripulazioak azaldu duenez, igandean eguerdian espero dituzte Basurko eta beste marinel guztiak, Bizkaiko Zubian. Ordu erdi beranduago, harrera egingo diote Algortako Kirol Portuan eta bertaratzeko gonbitea egin diete jarraitzaile guztiei. Espedizioak Irlanda eta Eskoziako mendebaldeko kostaldean hainbat portu bisitatu zituen, Laponiako Ipar lurmuturrerainoko bidean. Ondoren buelta egin zuen Europako kostalde atlantikoko kaietan geldituz. Espedizioaren helburu nagusiak ingurumen-heziketa, elkartasuna eta talde-lana bezalako baloreak sustatzea eta belaren praktika ezagutaraztea izan dira. Argazkian, Pakea Bizkaiko marinelak Ipar lurmuturrari begira / © Pakea Bizkaia.