Horregatik komeni zaie ikusleen artean iskanbilak sortzea, jokoa gogortzea, trikimailuak asmatzea; horrela, beraien gabeziak ezkutatu eta betiko joko eskasera ohitzea baino ez dugu egin behar.
Taktika oso ona omen da nor bere gustuko baloiarekin jokatzea, nor bere etxean jokatzea, aurkariari inolako aukerarik ez ematea. Horretarako, oso trebeak dira. Gainera, horretarako dute arbitroa alde eta gola nonahi eta noiznahi oihukatzeko debalde.
Azken finean, zer da politika, nola edo hala irabaztea ez bada.
Juan Luis Mugertza idazle berangoztarrak "Berria" egunkarian atzo argitaratutako artikulua
[©