Iker Beristain presoaren aitatasun eskubidea aldarrikatuko dute iluntzean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 15a, 16:03

Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrak gose grebari ekin zion atzo Jare bere alaba jaioberria ikusteko baimena ematen ez diotelako. Horri elkartasuna adieraziz, Meaux-Cahuconin-Neufmontiers (Fantzian) espetxean dauzkaten gainontzeko euskal gatibuek ere baraualdia abiatu zuten. Kalean ere Beristainen egoera salatuko dute gaur iluntzean. Ohiko lez, Etxerat elkarteak dauka jarrita elkartzeko ordua, 20:00etan, Algortako Telletxe kalean. Ordu erdi beranduago, berriz, jaia izango da Amnistia tabernan, Manex Zubiaga, Gotzon Alcalde, Aitor Artetxe eta Asier Borreroren urtebetetzeak ospatzeko. Argazkian, auzokideak Iker Beristain eta Asier Borreroren erretratuei heltzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun