Perretxikoak ikusi eta dastatzeko aukera egongo da igandean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 15a, 19:25

Basozaleak Getxo udalerriko Mikologia eta Botanika Elkarteak antolatuta, Getxoko XX. Mikologia Jardunaldiak izango dira bihartik, larunbata, hilaren 28ra bitartean, Algortan. Hilaren 18, 20, 25 eta 28an egongo diren lau hitzaldiak alde batera utzita, zer ikusi eta dastatzeko aukera egongo da igande honetan, 11:00etatik 14:00etara, Satistegi plazan. Besteak beste, bihar bertan irteera eta espezieen sailkapenak egingo dituzte egunean zehar. Lehen aipatu lau solasaldiak 19:30ean izango dira, Aldai kulturgunean. Argazkian, perretxiko sorta ederra / cc-by e_calamar.

Urtero bezala, egitarau zabala antolatu du aurten Basozaleak elkarteak:

Urriak 16, larunbata

Igandeko erakusketan ikusgai egongo diren perretxikoak biltzeko irteera egingo dituzte hainbat lekutara.

Urriak 17, igandea

Getxoko XX. Mikologia Erakusketa eta dastaketa izango dira, Algortako Satistegi plazan, 11:00etatik 14:00ak arte.

Urriak 18, astelehena

"Boletusen ezagupena zelaian" izenburuko hitzaldia, Edu Fidalgoren (Basozaleak) eskutik.

Urriak 20, asteazkena

"Mikologia eta bere habitat" izenburuko hitzaldia, Alfred Llorenteren (Basozaleak) eskutik.

Urriak 25, astelehena

"Mikroskopiari sarrera" izenburuko hitzaldia, Roberto Fernandez Sasiaren (Gallartako Elkarte Mikologikoa) eskutik.

Urriak 28, osteguna

"Mikologiari sarrerat" izenburuko hitzaldia, Zigor Ugartetxeren eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun