Pasa diren Algortako jaietan bere azken kontzertua eman zuen Ukabilkada taldeko Mikel "Piña" abeslaria (argazkian) entzuteko aukera izango da bihar
Koska irratian. Izan ere, 20:30etik aurrera, FMko 108.0 dialean, saio bikoitzarekin ospatuko dute "
Kaleko Mobida" punk eta oi! musikari buruzko irratsaio euskaldunaren itzulera. Koska irratiko kideek jakinarazi dutenez,
Info7 irratiko saioak hainbat nobedade dakar bere laugarren denboraldiaren hastapenetan. Horrela, Pepino ohiko esatariaren ordez Ekaitz Etxezarreta arituko da eta Hernaniko Molotoff irratian ekoiztu beharrean, Bergarako Txapa irratian grabatuko dute. Lehenengo orduan, Hell Beer Boys taldearen diskoa izango dute hizpide, hurrengo 60 minutuak
Ukabilkadari (mp3) eskainiko dizkiotela. Horretarako, "Izu Giroa" fanzineko Iñigok eta "Zarata" fanzineko Igorrek "Piña" galdekatzen laguntza emango diote Etxezarretari. Larunbatero eskainiko du "Kaleko Mobida" Koska irratiak,
Arrosa Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunen sareari esker.