Landartek, bere aldetik, eskerrak eman zituen duela 10 urtez geroztik Getxoko Udalarekin dagoen kolaborazioagatik eta, aurtengo ekitaldien artean, “Iparraldea XXI” dokumentalaren proiekzioa nabarmendu zuen, Ipar Euskal Herriko egungo egoera eta protagonistak erakusten dituelako. Landartek gehitu zuenez, “jardunaldi horiei esker Ipar Euskal Herrian Getxo eta bere ekimenak ezagutzeko aukera ere eduki dugu”. Ildo horretan, Jokin Aspuru Getxophoto jaialdiaren zuzendariak ere eskertu zuen argazki erakusketaren antolaketan laguntzeko eduki duten aukera. Azkenik, Jon Cazenave argazkilariak onartu egin zuen bere abizenaren jatorriaren bilaketaren bidez inguru bizia eta oso interesgarria aurkitu duela: “norbera ezagutzeko balio handiko herria”.
Jardunaldien ekimenak
Bi urtean behin ospatzen diren jardunaldiak datorren azaroaren 7ra arte luzatuko dira (erakusketa hilaren 14ra arte) eta, antolatutako jardueren artean, mendi irteera bat, pilota partida, kantaldiak, proiekzioak, kantu afaria edo txokolate dastatzea izango dira, besteak beste. Gainera, hilaren 22an, Daniel Landarti azken 10 urteotan burutako lana eskertzeko omenalditxoa eskainiko dio Udalak. Egun horretan, Anje Duhalde kantariak Landartek berak idatzitako hitzak dituzten kantak abestuko ditu.
Ikusi Jon Cazenaveren "Herri ixilean" erakusketaren argazkietako batzuk:
Ikusi EKEren "Iparraldea XXI" dokumentala: