Disko berria aurkeztuko du larunbatean Erasoka taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 15a, 20:29

Bi urtez musikaren munduan ibili ostean, bere lehen diskoa aurkeztuko du bihar, larunbata, Getxoko Txorimalo gaztetxean, Erasoka talde algortarrak. Iaz, ekain aldera, maketa ere grabatu zuten eta ordutik hona hainbat kontzertu eman dituzte Euskal Herrian zehar. Algortako eta inguruetako Oihukatuak musika kolektibo gaztean ere parte hartzen dute. CD berria 8 eurotan dago salgai Algortako UK tabernan, baita Batek Daki koadrilaren txokoan ere. Hala ere, lan horren aurkezpen kontzertuan ere salgai izango dela jakinarazi du laukoteak. Sarrera 3 eurokoa izango da eta Lehertu Arte, Undefeated eta Atsekabe talde algortarrekin batera arituko dira arratsaldeko 8etatik aurrera. Argazkian, Erasoka talde algortarra / © Erasoka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun