Bihar, larunbata,
Alurr dantza talde ibartarra Armintzan arituko da arratsaldeko 7etatik aurrera, bertoko jai batzordeak antolatuta. 40 gaztek "Banintz" izenburua duen ordu beteko saioa eskainiko dute. "Tradizioaren eta berriaren arteko elkarlan bat izango da, hainbat dantza eta koreografiatan oinarrituta", jakinarazi dute taldekoek. Kortesko makil dantza, Banako, Uztai, Agurra, Obaloa, Xuletino, Iekorako kate dantza, Zuberoako makil jokoa, Gipuzkoano, Fandango eta Arin-arinean arituko dira, besteak beste. Koreografia gehienak Aiert Beobidek sortu ditu. Musika, berriz, Alboka, Korrontzi, Tomas San Miguel eta beste hainbat talde eta musikarirenak dira. Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrek, Alurr taldeko musikariek, moldaketak egin dituzte, baita hainbat konposaketa ere. Argazkian, Alurr dantza taldea / © Alurr.net