Pedrosa de Tobalina herriko zeharbidea igarotzen ari zela, ibilgailu batek harrapatu eta tokian bertan hil zen atzo gauean Jose Carlos Gonzalez 44 urteko gizonezkoa.
"Diario de Burgos" egunkariak zabaldu duenez, gaztelar jatorria izan arren —Criales de Losakoa da bere ama—, Sopelan bizi zen hura. Herriguneko Velez kafetegian lagunekin egon ostean, autoa hartzera zihoan Gonzalez. Errepidea zeharkatzen ari zela aurretik eraman zuen lur orotako ibilgailu batek, Pedrosako bizilagun batek gidatuta. Larrialdi deia 21:30 aldera jazo zen. Baina, berehala heldu arren, ez zuen ezertxo ere egiterik izan Quintana Martin-Galindez herriko osasun etxeko mediku taldeak; sopeloztarraren heriotza egiaztatzea baizik. Istripua zebra-bidea igarotzen ari zela gertatu zen, lagunen arabera. Argazkian, Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, ezbeharraren zergatiak argitzeko / cc-by
Tjeerd.