Getxo Jazz jaialdiko laguntzaile Pablo Zuñiga zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 16a, 16:43
Pablo Zuñigaren heriotza deitoratu du Getxoko Kultur Etxeak. Tokiko Nazioarteko Jazzaldiaren kolaboratzailea izandakoa, herenegun, urriak 14, zendu zen, 45 urte zituela. 1986an lehenengo aldiz ospatu zen talde lehiaketan hasi zen laguntzen Zuñiga eta, ordutik hona, lan ezberdinetan ari zen; esaterako, taldeen hautaketarako komitearen kidea eta lehiaketako epaimahaikidea izan zen. Azken urteotan, jaialdiaren "jam session" saioak antolatzen jardun zuen. Jazz-zale amorratua, Zuñigak kolaboratzaile gisa zein kritika lanetan ziharduen zenbait hedabidetan eta horietan erakutsi zuen jazzarekiko harreman estua. Getxon eginiko lanaz gain, Euskal Herriko beste jazz ekitaldi batzuetan aritu zen kolaboratzaile. Argazkian, Getxo Jazz jaialdiko kontzertua / © Getxoko Kultur Etxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun