Olentzerorako herri batzordea osatuko dute azaroaren 2an Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 18a, 18:00
Abenduaren 24an Olentzerori egingo zaion harrera antolatzeko, herri batzordea osatuko dute Sopelan. "Herritar guztiak gonbidatuta zaudete parte hartzera. Zuen ekarpen eta proposamenak gureganatzea gustatuko litzaiguke, egun berezi horren inguruan egin litezkeen ekintza eta ekimen ezberdinen ideiak aurkeztuz", adierazi dute udal arduradunek. Batzorde horretan Gabon gauean izango diren ekimenak antolatuko dituzte. Biltzeko hitzordua azaroaren 2an, asteartea, jarri dute arratsaldeko 7etan, Kurtzio kultur etxean. Argazkian, Eguberri egun bezperan zeharkatzen dituzte Sopelako kaleak Olentzerok eta Mari Domingik / © Sopelana.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun