Lana aurkitzeko topagunea egingo dute urriaren 22an Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 18a, 18:18

Getxolan zerbitzuaren bitartez, merkataritza eta ostalaritza sektoreko enplegu-azoka antolatu du ostiral honetarako, urriak 22, Getxoko Udalak. Hitzordua 09:30etik 15:00etara jarri dute, Algortako Fadura kiroldegiko ekitaldi aretoan. Ekimen horren helburua langileak behar dituzten enpresen eta lana bilatzen ari diren getxoztarren arteko elkargunea sortzea da. Horretarako, bi sektore horietan lan egiteko interesa duten pertsonek lan eskaintzetan izena eman ahal izango dute, Getxolaneko langileek kudeatuko dituzten elkarrizketa pertsonalen bitartez. Era berean, informazioa jasotzeko teknikariak eta ordenagailuen gunea ere egongo dira. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.

Topagunean informazio hitzaldiak izango dira eta, horietan, jardunaldian aipagai izango diren sektoretako lan egoera (lanpostuak, funtzioak, merkatuan dagoen profilaren eskaera, soldaten baldintzak...) aurkeztuko dute bi enpresek eta bestetik, bi tailer praktiko ere izango dira, bata lan elkarrizketa egiteko teknikei buruzkoa eta bestea bideo-curriculumaren grabaketaren ingurukoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun