Haurdunei zuzendutako yoga ikastaroa antolatu du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 18a, 22:54
Sopelako Udal Kultura Sailak emakume haurdunentzako yoga ikastaroa prestatu du, azarotik urtarrilera bitartean. Eskolak Kurtzio kultur etxean emango dituzte. Astero bi saio izango du, ordu eta erdikoa bakoitza. Datak eta ordutegia zehazteke daude oraindik. Ikastaroaren helburuak bizkarra, gerrialdea eta perineoa indartzea eta malgutzea; arnasketa teknikak ikastea; adimena zuzentzen eta kontzentratzen ikastea eta erlaxatzen eta masaje teknikak ikastea dira. Izena emateko epea azaroaren 5era arte luzatuko dute. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko. Argibide gehiagorako, kultura[abildua]sopelana.net helbide elektronikoa eta 944 065 505 telefono zenbakia jarri dituzte. Argazkian, emakume bat yoga praktikatzen / cc-by Egizu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun