AFA a2 elkarteak hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu ditu alzheimer gaitza duten pertsonak zaintzen dituzten profesional eta senideentzat, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Neuronak kaltetzen dituzten gaixotasunei buruzko informazio erabilgarria eta zehatza ematea du helburu aipatu ekimenak. Azaroaren 6 eta 7rako erlaxazio teknikei buruzko asteburuko ikastaro trinkoa antolatu dute. Iraupena 12 ordukoa izango da eta 20 pertsonentzako tokia dago. Ordutegiari dagokionez, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da; eta igandean, goizez bakarrik. Prezioa 100 eurokoa izango da. Azaroaren 11an, berriz, "Emozio-adimena. Zaintzaile eta senideentzako teknikak" izeneko hitzaldia emango dute, 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. Tokien erreserba egiteko edo ikastaroa ordaintzeko 946 084 044 telefono zenbakira deitu edota
a2.alzheimer[abildua]euskalnet.net helbide elektronikora idatz daiteke. Argazkian, erizaina gaixo bat zaintzen / ©
Educacion Xocial.