Aurtengo Getxo Moda hilaren 20 eta 21ean egingo dute Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 18a, 23:31

Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak antolatuta, asteazken eta ostegun honetan, Getxo Moda ibiltokiaren 25. edizioa egingo dute Areetako Zugatzarte Etorbideko San Joseren jauregian. Aurtengo edizioan, Roberto Torretta diseinugilea omenduko dute. Ekitaldi horretara mila pertsona baino gehiago joatea espero dute antolatzaileek. Diseinugile berrien zein eskarmentudunen eta bertoko denden proposamenak ikusteko parada izango da. Desfileak 20:30ean hasiko dira eta sarrera gonbidapenarekin izango da. Parte hartzen duten dendetan jaso ahal izango dira. Asteazkenean, hilaren 20an, Getxo Modak antolatutako talentu berrien zazpigarren lehiaketan finalista suertatutako proposamenek zabalduko dute desfilea. Ondoren, 2011ko udaberria-uda denboraldirako hainbat bilduma ikusteko aukera egingo da, Jota Mas Ge, Mercedes de Miguel, Marta Teran, Alicia Rueda, Ian Mosh, La Luna de Pixcak eta Cris Ariana eta Lourdes Jimenez (joan den urteko talentu berrien lehiaketaren irabazleak) diseinugileen eskutik. Hurrengo egunean, 21ean, udalerriko denden txanda izango da. Aurten ondokoek parte artuko dute: Ian Mosh, La Luna de Pixca, Hormaechea, Gondra optika, Luna Maga Fashion, Alguer, Korat, Iratxo, Blonda, Luchy Peleteros, Intersport, Tximeleta eta Iñaki bitxitegia. Ile-apainketa eta makillajea Marcel Arranzen ardura izango da. Urrezko amaiera emateko, Roberto Torretta diseinugileak bere azken bilduma aurkeztuko du, Cibeles Madrid Fashion Week-en txalotu zuten berbera. Argazkia: © Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun