Berriro ere Sopela dantzan jarriko du ostiralean Aitxu! euskara taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 19a, 02:21
Ostiral honetarako, urriak 22, berriro ere euskara dantzan ipintzeko gonbidapena luzatu du Aitxu! Sopelako euskara taldeak. 19:00etatik aurrera erromeria egingo dute, udaletxeko plazan. Ekimen horrekin euskal kultura kalera ateratzeaz gain, euskara erabiltzeko eremuak zabaldu nahi dituzte. Sopela.net agerkari digitalak azaldu duenez, "erromeria, apurka apurka ohitura bat bihurtzen ari da eta sopeloztarron aldetik oso harrera ona jaso du". Herrian euskal dantzak ikasteko talde ezberdinak osatu dira eta euskararen inguruan biltzeko Aitxu! euskara taldeak erromeriak antolatzen jarraituko du. Musikaz gain, pintxoak eta zerbait edateko ere bertan topatzeko aukera egongo da. Argazkian, hainbat neskato dantzan aurreko erromeria batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun