Indabadarako txartelak salgai daude jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 19a, 10:24

Urriaren 30ean, larunbata, egingo dute Algortako Bihotz Alai plazan Indabadaren 11. edizioa. Eta dagoeneko Algortako Gazte Asanbladak (AGA) prest dauka egun horretarako egitaraua: babajana eguna 10:00etan abiatuko dute, diana, sagardo txotxa eta ekitaldiarekin, gero bazkari herrikoiarekin jarraitzeko. Sabelak bete ondoren, zozketak, kantak eta enkantea izango dira, bazkalostea animatzeko. Plaza ganoraz bildu eta atondu ostean, elektropoteoaren ordua helduko da, baita herriz aldatzeko tenorea ere, jaialdiak Getxoko Txorimalo gaztetxean jarraituko baitu, urteroko gaupasa dela medio. Txartelak 6 eurotan daude salgai Amnistia, UK eta La plaza tabernetan, Eztabaida gunean eta Txorimalo gaztetxean. Argazkian, iaz lehenengo aldiz egin zen Indabada Bihotz Alai plazan.

Hona hemen egitaraua:

10:00 Diana.
13:00 Txotx.
14:00 Ekitaldia.
15:30 Bazkari herrikoia.
20:00 Elektropoteoa.
Eta ondoren, gaupasa Txorimalo gaztetxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun