Plentzia eta Gorlizko osasun zentroko langileek tresna interaktibo berria jarri dute abian:
centrodesaluddeplentzia-gorliz.blogspot.com helbidea duen bloga. Horren bitartez, gaixoekiko harremanak hobetu eta anbulatorioa bera komunitatera hurbildu nahi dute, teknologia berriak erabiliz. Horretaz gain, heziketa landuko dute, herritarrak "euren buruen jabe, osasun-ohituren erantzule eta arduratsuago" bilakatzeko asmoz. Ildo horretan, pazienteen eta osasun-langileen arteko elkarlana sustatu nahi dute; baita eguneroko zalantzak (erakundearen zein antolakuntzaren gainekoak) argitu ere. Plentzia eta Gorlizko osasun zentroko langileek adierazi dutenez, "tresna honen helburua elkarlana denez, tarteka gairen bat ezbaian jartzea gustatuko litzaiguke". "Zuen proposamenen zain gaude, ea gure gune berri honetan herriko zurrumurruak iradokizun bihurtzen diren", gaineratu dutenez. Argazkian, anbulatorioko lantaldea / © Plentzia eta Gorlizko osasun zentroa.