Sutea izan da Leioako etxebizitza batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 19a, 19:49

Gaur, 14:30 aldera, Leioako Aldekoane auzoko etxebizitza batean sutea izan da, "El Correo Español" egunkariaren edizio digitalak zabaldu duenez. Ordu horretan, suhiltzaileak tokira bertaratu dira sua itzaltzera eta, ematen duenez, pertsona bat artatu behar izan dute. Azken bi hilabeteotan, gutxienez, hiru sute izan dira Uribe Kosta eta Erandion. Azkena, Areetako Zugatzarte inguruko etxebizitza-eraikin batean gertatu zen. Aurreko biak, berriz, Erandion izan ziren sute bakoitzean pertsona bana artatu behar izan zituztelarik. Argazkian, suhiltzaile batzuk sute bat amatatzeko prestatzen, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun