Azarorako antzerki jardunaldiak antolatu ditu Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 19a, 19:57
Amares Antzerkiaren Lagunen Elkartearekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroaren 19, 20 eta 21erako Sopelako Udal Kultura Sailak, Bizkaiko Antzerki Hamabostaldiaren barruan. Hala ere, ez dituzte oraindik orduak zehaztu. Hilaren 19an haurrentzako antzerki emanaldia egingo dute euskaraz, Kurtzio kultur etxean. Hurrengo egunean, nagusientzako ikuskizuna egongo da toki bereko areto nagusian. Azkenik, azaroaren 21ean, goiz osoan zehar, antzerki jaialdia izango da Larrabasterrako Urko kiroldegian. Bertan hainbat tailer izango dira. Halaber, ikastetxeetan burututako "Elkarbizitzarako irudiak" lehiaketaren sari-banaketa egingo dute. Argazkian, Getxon asteburu honetan bukatuko dira antzerki jardunaldiak / © Getxoko Kultur Etxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun