Ermua mendira igoko dira larunbatean Plentziako eta Gorlizko gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 19a, 20:55

Larunbat honetan, hilak 23, txangoa antolatu du Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak. Bidaia egun osokoa izango da. Helmuga, berriz, Ermua mendia. Hitzordua goizeko 10:30ean jarri dute Plentziako portuan. Neska-mutilek kostaldeko ibilbidea hartu eta Gorlizen dagoen Ermua mendira helduko dira. Gazte asanbladakoek gogoratu dutenez, txangoan parte hartu nahi duten guztiek bokata eraman beharko dute bazkaltzeko. Argazkian, seguruenik gazteak Gorlizko itsasargitik igaroko dira Ermua mendira joateko bidean / © Bizkaia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun