Bigarren Errepublikan hasita, 1936ko Gerra eta Frankismo garaiko erbestealdia erakutsi nahi ditu erakusketak, 1960 urtera arte, hau da, Agirre Parisen hil zen arte. "Eusko Jaurlaritzaren lehenengo lehendakaria eta haren ondoan izandako 18 kontseilariak omendu nahi ditu, hain zuzen, nazionalista, errepublikano eta komunisten arteko hiru koalizio-gobernuetan: Gernikakoa, 1936ko Gerraren eta Bigarren Mundu Gerraren tragediak bizi izan zituena; Baionakoa, 1946an, Mundu Gerraren ondoan Euskal Herrira bueltatzeko itxaropenari eutsi ziona; eta Parisekoa, 1952an, Frankoren diktadurak ekarritako desengainua jasan behar izan zuena eta Agirreren heriotza goiztiarrarekin amaitu zena", azaldu dute Lakuako iturriek. Jose Luis de la Granja EHUko Historia Garaikideko katedraduna da erakusketaren komisarioa. Horretaz gainera, Santiago de Pablo eta Ludger Mees irakasleen lankidetza ere izan da, besteak beste.
Ikusi Agirreren zinaren antzezpena Gernikan urriaren 7an (cc-by-nc-sa Ilanda.info):
