Getxo eta Leioako Udalek sinatutako hitzarmenaren arabera, Itzubaltzeta / Romoko eta Areetako Santa Ana auzoko bizilagunek jabetza-erregimenean erosi ahal izango dituzte, Lamiakoko Gaztelubide kalean, egun eraikitzen ari diren parkingeko 200 bat toki. Obrak 2011ko amaierarako bukatu nahi dituzte eta 389 aparkaleku izango dira guztira. Tokian tokiko alkateek azaldutakoaren arabera, Itzubaltzetako bizilagun guztiek eta Santa Anako Ibaigane, Ibaibide, Bidebarrieta, Joaquin Arellano, Novia Salcedo eta Amaia kaleetako auzotarrek izango dute aukera aipatu tokiak eskuratzeko. Parking berriak 4 solairu izango ditu. Aparkaleku bakoitzak 23.700 eta 27.100 euro arteko balioa izango du, solairuaren arabera. Argibide gehiagorako 944 356 090 telefono zenbakira deitzerik badago. Argazkian, Imanol Landa eta Eneko Arruebarrena Getxoko eta Leioako alkateak parkingaren berri ematen / © Getxoko Udala.