Sonia Ingunza
EHNE sindikatuko kideak agroekologiaz, salerosketa zuzenaz, bertako produktuen kalitateaz, baserritarren etorkizunaz eta elikadura-subiranotasunaz hitz egingo du ostegun honetan, urriak 21, Algortan.
Bizarra Lepoan euskara elkarteak gonbidatuta, 20:30etik aurrera emango du hitzaldia, Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1 / Ugartena jatetxearen aurrean). "Aspaldian etortzen da Sonia bere produktuekin Areatzatik Algortara, eta guk kontsumo-talde euskalduna sortu nahi genuenez, bada, bera ezagutzeko aukera izan genuen irailaren amaieran", azaldu dute Bizarra Lepoanekoek. Solasaldian
Nekasare ekimena hobeto ulertzeaz gain, taldearen funtzionamendua eta zalantza guztiak azalduko ditu EHNEko kideak. Interesa duen orok ondoko e-posta helbidera idatz dezake:
info[abildua]bizarralepoan.org. Argazkian, baserriko produktuez gozatu ahal izango dute kontsumo taldearekin bat egiten dutenek.