El Veloz Murcielago Hindu taldeak joko du bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 20a, 12:41

Tokiko pop-rock taldeei bultzada emateko asmoz, Getxo Zuzenean kontzertu zirkuitua antolatu du Udalak. Urrian, ostegunero izango dira musika emanaldiak tabernetan, 20:00etatik 22:00ak arte, sarrera doan. Hurrengo kontzertua bihar izango da, El Veloz Murcielago Hindu musika taldearen eskutik, Algortako Piper's taberna irlandarrean. ClaRisse izeneko bandak, berriz, hilaren 28an joko du Areetako El Comercio kafetegian. Ekimen horretan parte hartu nahi duten taberna guztiek Getxoko Kultur Etxearekin kontaktuan jarri beharko dira, beraiek aztertuko baitute emanaldietarako baldintzak betetzen dituzten ala ez. Bestalde, tokiko pop-rock taldeen errolda berria osatzen ari da Getxoko Udala. Argazkia: © El Veloz Murcielago Hindu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun