Abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra bitartean, Gabonetako egonaldi irekiak izango dira Sopelan. Udal iturriek zehatu dutenez, udalekuen izaera, funtzionamendu eta ordutegi bera izango ditu ekimenak: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30era. Adin tarteari dagokionez, 4 eta 12 urte artean dituzten umeei zuzendutako ekintzak izango dira. 2010eko abenduaren 31rako adin tarte horren barruan izan beharko dira neska-mutilak; Sopelan erroldatuta egotearekin batera. Izena emateko epea azaroaren 2tik 26ra egongo da zabalik, Kurtzio Kultur Etxean, ondoko ordutegian: goizez, 11:00etatik 14:30era; eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Matrikula arrunta 80 eurotan izango da, bigarren neba-arrebentzakoa 60 eurotan eta hirugarrenentzakoa 50 eurotan. Oinarrizko errenta jasotzen duten familietako umeek ere 50 euro baino ez dituzte ordaindu beharko. Argazkian, hainbat ume ikuskizun batez gozatzen.