Sopelako EAJ, ezker abertzalea, Alternatiba, EA eta Berdeak talde politikoek bat egin dute
Udalbiltzako auziperatuek larunbat honetarako, urriak 23, egindako kontzentrazio deialdiarekin. Elkarretaratzea 13:00etan izango da Udaletxeko plazan. "Protesta horren bidez eta Euskal Herriko hainbat herritan egingo direnekin batera, ezker abertzaleko Udal Hautetsien Bilkuraren lana guztiz zilegi dela aldarrikatu nahi da, eta elkartasuna adierazi auziperatuak diren alkate, zinegotzi eta Udalbiltzako langileei",
Sopela.net agerkari digitalak adierazi duenez. Aipatu erakundeko hogeita bat kideren aurkako epaiketa irailaren 15ean amaitu zen. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 10 eta 15 urteko espetxe-zigorra eskatzen du haientzat, "ETAko kideak izatea eta diru publikoak bidegabe erabiltzea" leporatuta. Argazkian, Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea ekainaren 12an Sopelan / © Sopela.net.