Erandioko Babes Zibilak ere parte hartu du Loiuko hegazkin istripu simulazioan

Gaur, goizeko 10ak aldera, lurreratzear zegoen hegazkin batek istripua izan duela simulatu dute Loiuko aireportuan. Abioiak sua hartu eta zortzi pertsona hil direla irudikatu dute, "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Larrialdietarako zerbitzuen koordinazioa eta erantzuna hobetze aldera, Larrialdi Aeronautikoen Planaren barneko ebaluazio prozesuaren baitan kokatu dute jarduera hori. Bertan, aireportuan lan egiten duten hainbat zerbitzu, polizia erakunde eta medikuk hartu dute parte, kontrol dorrearen langileekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Bilboko Udala, Osakidetza, Larrialdietarako Arreta Zuzendaritza, Erandioko Babes Zibila eta 112 Sos-Deiak zerbitzuak ere aritu dira. Argazkian, hegazkin bat Loiuko aireportuan / cc-by-sa Mikelo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun