Txalaparta ikastaroa ere emango dute Sopelako gaztetxean

Alboka ikastaroaz gain, txalaparta eskolak ere emango dituzte azaroan Sopelako Sekeko gaztetxean. Saioak asteazkenetan izango dira eta ordutegia taldeak berak finkatuko dute, antolatzaileek adierazi dutenek. Bi maila egongo dira: bata, oinarrizko,a hasiberrientzat; eta bestea, noizbait txalaparta jo dutenentzat. Irakasleari ordaintzeko, hilero kuota bat jarri beharko dela adierazi dute gazte asanbladakoek. Izena emateko aukera badago jada, sopelakoga[abildua]gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz. "Zure izen-abizenak eta kontakturako telefono bat adierazi eta 'Txalaparta ikastaroa' ipin ezazu mezuaren gaian. Ondoren, Gazte Asanblada harremanetan jarriko da zurekin", zehaztu dute tokiko neska-mutilek. Argazkian, joko duten lagunen zain dago txalaparta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun