Iker Beristain algortarrak
gose greban jarraitzen du, Meaux-Cahuconin-Neufmontiers espetxe frantziarrean dauden beste hiru euskal preso politikoak bezala. Iñaki Arietaleanizek (Bergara), Beñat Aginagaldek (Hernani) eta Alex Uriartek (Gasteiz) ere baraualdian sartzea erabaki zuten urriaren 14an, Berisi Jare bere alaba jaioberria ikusteko baimena ematen ez diotelako. Hori lortu arte, gose greban jarraitzeko erabakia dutela adierazi zuten laurek, orain sei egun zabaldutako oharrean. "Ikerren etxekoek baina ez dakite horrezaz gain besterik", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Errepresioaren kontrako erakundeak azaldu duenez, "preso prebentiboak izanik Frantziako espetxeetan ez dute telefonoz hitz egiteko eskubiderik. Eta azken asteburuan zuten bestelako bisitarik ere izan". Kontutan hartu behar da Meaux-Cahuconin-Neufmontiers espetxea Getxotik 974 kilometrotara dagoela. Bitartean, ostiral honetan, hilak 22, mobilizazioa egingo dute Algortan, Iker Beristainen egoera salatzeko. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxen. Argazkian, Iker Beristain / cc-pd Etengabe.