Mendi Astea antolatu du astebururako Itxas Argiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 20a, 21:33

Ostiral honetan, hilak 22, abiatuko du Mendiaren Astearen 12. edizioa Getxoko Itxas Argia elkarteak, Algortako Fadura kiroldegian. Jardunaldiek lau egun iraungo dute, hau da, hilaren 25era arte. Etzi, "Bidaia handia" izeneko solasaldia izango da, Juan Vallejoren eskutik. Hurrengo egunean, larunbatean, "Mundu galduan eskalatzen" hitzaldia eskainiko du Adolfo Mandenabeitiak. Igandean, berriz, "Eskaladak Perun" solasaldia egingo dute Aitor Abendaño, Kepa Escribano eta Mikel Bonillak. Azken egunean, hilak 25ean, Jonatan Larrañagak mendi-gidari baten bizitzari buruz jardungo du "Gida baten bizitza" hitzaldian. Solasaldi guztiak arratsaldeko 7:30ean izango dira. Hala ere, ez dute euskaraz ala espainolez izango diren zehaztu. Argazkian, lagun ugari mendian gora / © Itxartu Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun