Haurrentzako skate eta txinera ikastaroak antolatu dituzte Zipiriñe-Iberre ikastetxeko aita-amek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 20a, 22:01
2010-2011 ikasturtea hastearekin batera, eskolaz kanpoko jarduerak (jaiak, ikastaroak, txangoak, goizeko haurtzaindegia...) abian jarri ditu Sopelako Zipiriñe-Iberre ikastetxeko Iraupen Gurasoen Elkarteak. Aita-amek azaldu duenez, aurten bi ekintza berri egingo dituzte: skate eta txinera tailerrak, hain zuzen. Lehenengoa, astearte edo ostegunetan egingo dute, astero ordu betez, 18:00etatik 19:00etara. Bi talde osatuko dituzte: lehena 5 eta 8 urte bitarteko neska-mutilekin; eta bestea, 8 eta 14 urte artekoekin. Prezioa 16 eurokoa izango da, baldin eta 10 eskola-umeetatik gora apuntatzen badira. Txinera ikastaroa, berriz, 3 urtetik gorako umeentzat zuzenduta dago. Eskolak ordu betekoak izango dira, ostiral eguerdian. Salneurria zehazteke dago oraindik. Interesatuek Iberre herri ikastetxeko IGEko aretoan (Trokabide, 4) eman dezakete izena. Argazkian, ikasturte amaieran ospakizuna antolatu ohi du Iraupen Gurasoen Elkarteak / © IGE.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun