Joseba Esparza gose greban da Castello II (Herrialde Katalanak) espetxean. Gaur 18 egun beteko ditu baraualdian eta dagoeneko 9 kilo galdu ditu. Espetxe horretan dauden euskal preso politikoak, tartean Patxi Markes eta Jagoba Terrones berangoztarrak, itxialdian egon dira orain arte, txantrearrak bizi duen bakartze egoera salatzeko. Astelehenean, hauek ere gose greban sartu ziren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Esparza bi hilabete baino gehiago daramatza isolamenduan eta bertatik aterako eskatuz ekin dio gose grebari. Argazkian, Jagoba Terrones.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!